XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Itz tamalgarriak egitan, itz negargarriak.
Baña amaikak gaur ere gure artean alkarri esan ditzaitekenak, biek dakiten bezela, bazterrik bazter dabiltzanean.
Baña ez naiz gaur oiekin; gaur zurekin naiz, irakurle! Eta zu, Jauna'ri eskerrak, bere maitasunean, bere adizkidetasunean, bere grazian bizi zera.
Zuk begiak uste osoz zerura jaso-ta
Entzun: Lengoan esan gendun, Paulo Deuna'k dionez,(obeto esateko) Espiritu Santua'k Paulo'n aoz dionez, grazian bizi diranak, Jaungoikoa'ren seme dirala.
Zu beraz Jaungoikoa'ren seme maite zera.
Emen, ludi onetan, aitaren ondasunak semearentzat izaten dira.
Jaungoikoa'renak, gu bere semeak bagera, ez ote dira guretzat izango? Bai orixe!! Ara Espiritu Santua'k diona:
Seme bagera, oñordeko ere bai; Aita'ren ondasunen jabe ere izango gera.
Gure zeruko Aita'ren ondasunak, nork zenbatu?
Jaungoikoa'rena da lurra eta bere zabalero guztia.
Jauna, zureak dira zeru-goiak, eta zurea lurra ere.